XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Konponketa garrantzitsuak eskatzen zituen 1877an eta 1890ean zabaldu egin zen.

Ereñozuko zubia ere gatazkagai izan zen, bertatik burdinoletatik edo burdinoletara xedaturiko merkantzia ugari igarotzearen ondorioz; honetan, 1578an Donostiari eta Hernaniri konpontzeko agindua ematen zaienean, hauek ez dira atzean geratzen eta Urumeako olagizonei agintzen diete gastuari aurre egiteko.

Batzorde Nagusiak gogora ekartzen du derrigorrezko elizkizunetara etortzeko Hernaniko eliztarrek zubitik igaro beharra dutela, eta ondorioz, konponketa modu honetan ordaintzea erabakitzen du: laurden bat Donostiako hiriak eta gainontzekoa zati berdinetan Hernaniko herria eta burdinoletako maizterren artean. Donostia eta Hernani auzitan sartu ziren epai honen aurka.

Ibaiak kalte handiak eragin zizkion zubiari 1592an, eta berriro obraren erantzukizunari buruzko gatazka sortu zen, bi herriek, hiru burdinolek ateratzen dutela onurarik handiena uste baitute.

GARRAIOAK ETA KOMUNIKAZIOAK

Azken urteotan komunikazioetan eman den urrats handi hau gertatu arte, oso pertsonaia estimatua eta beharrezkoa zen mandataria probintziako herri eta txoko guztietan. Garraioa maila apalean egiten zuten profesionalek (gutun edo mandatu) oinez egiten edo zaldiak erabiltzen zituztenen artean bereizten ziren.

Hara, esaterako, 1569ko azaroaren 24an, Hernanik 7 dukat jaso zituen gure probintziatik Gortera mezu batekin igorri zen oinezko posta batengatik.

Ibilbidea zaldiz egiten zutenen artean, batzuk beren bitarteko propioak zituzten eta beste batzuk aldiz, posta ofizialak hartzen zituzten, hots, ezarritako zerbitzua zen, eta gehiegikeriarik ez izateko tarifak gobernuak arautzen zituen.